Almenen irakasle eta ikasleez gain ere badaude...(II)


Sukaldeko eta jantokiko langileak. Goizean goizetik etorri eta janaria prestatzen dute bertan. Baita goiz erdiko ogitarteko bikainak ere. Jantokia LHko ikasleek bete eta gero, DBHkoek ere betetzen dute eta batxilergoko zenbait ikasle ere bertara joaten dira; bakoitza bere orduan. Irakasleok ere badugu aukera bertan jateko. Batxilergoko ikasleak ikusi eta LH1ekoekin alderatuta zenbat hazten diren etortzen zaigu askotan burura. Bada, kontuan hartzekoa da talde honetako kideek nolako ekarpena egiten dute hazkunde horretan!



Eguneroko jakiak banatu eta gero jasoketak eta garbiketak etortzen dira. Lan gogorra eta, beraz, ASKO ESPERTZEKOA. Horrelaxe, hizki larriz!

Orainarte publikatutako beste artikuluak:
Almenen irakasle eta ikasleez gain ere badaude...(I)

Iruzkinak