IRUTEN: 22-23 ikasturtearen bukaerara iristen

Ari gara ikasturte honen azken egunetara iristen. Ikasle gehien-gehienek oporrak hartu baitituzte aste honetan.

Azken eguneko egitaraua anitza izan da: Goiza jolas, joko, musika eta dantza pasatu dute ERDUn (Jose Arana eta Basabeapin) eta LHn. Argitxon bisitan izan dute Basabeazpin eta Jose Aranan Ezkurtxorena.  "Jade" landare berezi bat ere jaso dute opari guraso baten partetik, ikasturtea bukatzeko.

DBHn, berriz, urtearen errepasoa eta azken txukunketa eta garbiketak egiteko erabili dute. Eta goiz erdian, LH1ekoek DBH4koen kontrako partiduak (binaka hankak lotuta) jokatu dute. Bukatzeko, Torrebasoko igoera egin dugu Almenen. 

Ostean, aurten erretiroa hartuko duten lankideei omenalditoxa egiteko aprobetxatu dugu.Almenen GURA-LHko  Josune Setuain, eta IZENeko  Eli Mendia eta Pepe Arregi daude jubilatu berrien zerrendan. Jose Aranan, berriz, Lorea Erzilla eta Basabeazpin Kontxi Balanzategik hartu dute erretiroa.

Makina bat urtetan Almenen lanean egon den Urtzi Amianok ere gunea utziko duenez eta beste lan batzuri ekingo dienez, bera ere goxo agurtu nahi izan dugu.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu guzti-guztiei eskerrak emateko, hainbat urtetan egindako lanagatik. 

Bukatzeko, oporrak hartu dituzten ikastolako kideei ondo-ondo ibiltzea opa diegu; eta oraindik ere lanean jardungo dutenei animoak eman, beraien txanda ere iritsiko delako.  (ERDUko zaintza zerbitzukoak edo idazkaritzako eta zuzendaritzako kideei)

Irailean berriz elkartuko gara!

Hemen Almeneko irudiak.

Hemen Basabezpikoak.

Hemen Jose Aranakoak.



Iruzkinak