Mundukide eta Arizmendi: Gehikoop proiektua

Hasi da lehen urratsak ematen Mundukidek eta MCCko hainbat kideek elkarlanean garatuko duten Gehikoop proiektua.
Bilera egin dute  aste honetan egitasmoa eta helburuak partekatzeko eta zalantzak argitzeko.
Arizmenditik 11 lagunek eman dute azkenean izena bertan parte hartzeko eta tartean Almeneko 6 kide daude.
Bi urterako ekintza plana prestatu eta gero, irailetik aurrera hasiko dira pausuz pausu Brasileko MST mugimendura hurbiltzeko bidea egiten elkarri ekarpenak egiteko helburuarekin.
Proiektuaren nondik norako zehatzagoak jaso genituen aurreko baten Ikastolako Bizitzan.

Iruzkinak