Almenen irakasle eta ikasleez gain badaude... (I)

Almeneko bizitzan, ikasleak eta irakasleak izaten gara maiz protagonistak. Blog hau ikustea besterik ez dago talde batekoek zein bestekoek zenbat eta zenbat artikulu hartzen ditugun ikusita.
Almeneko komunitatea, ordea, beste jende batzuk ere osatzen dute. Are gehiago, haien lana ezinbestekoa da egunerokoa aurrera atera nahi badugu. Artikulu sorta honetan, beste horiek nor eta zertan jarduten duten kontatuko dizuegu eta, bide batez, haien lana eskertuko dugu. Mila aldiz eskertuko, gainera!

Gaurkoan, eguerdietan jantokia, tupperrekin jateko aretoa eta kanpoko eremuak zaintzen egoten den taldea zein den erakutsi nahi dizuegu azpiko argazkian. Izan ere, eguerdietan ikasle asko geratzen baita bertan jaten eta geroko tartean Almeneko eremuetan jolasten.

Ikusi duzuen bezela, zazpi dira ardura hori duten lankideak:
Alaitz, Ander, Danel, Jon Andoni, Joseba Maria eta Miren dira haien izena.
Goian esan dugun bezela, neska-mutilak, milesker zuen lanagatik!


Iruzkinak