Izen: Bazarakoen Kultura programa bikaina martxan





Batxilergoko Bazara taldekoak lan aparta egiten ari dira aurten.

Oraingoan, Korrika gure herrietatik pasatuko den eguna hurbiltzen ari dela eta, kultura egitarau aparta sortu dute hainbat astetarako. Egitarau horretan, gainera, batxilergoan dauzkagun altxor artistikoak deskubritzeko parada izaten ari gara.
Pasa den astean Nahia Mateos eta Ane Elortzaren gitarra eta kantuen goxotasunarekin gozatu ahal izan bagenuen, aste honetan Unai Garciaren magia saioarekin txundituta bukatu dugu. Datorren astean, berriz ere musika izango dugu protagonista, Peio Uribetxeberriaren eskutik.
Ze giro ona! Ze ekimen polita eta aberatsa! Plazerra horrelakoak bizi ahal izatea! Zorionak, benetan, antolatzaile eta partehartzaielei!

Hemen egunotako irudiak.

Hemen Bazarakoen blogerako sarbidea.


Iruzkinak