Irutenekoak uztaileko lanetan 22-23



Ekaineko herrietako festak direla eta etena egin eta gero, uztailean berriz ere elkartu gara Iruteneko profesionalak.

Denetarik ikusi dugu egunotan: udalekuetako irteeretako prestakuntzak, batxiko ikasleak begirale lanak egiteko bileretan, ERDU eta GURAkoen baso eskolako formazioa, BATU eta IZENeko irakasleon guneen arteko koordinazio bilerak, akta ofizialak sinatzeko deialdiak, tourraren igaroak utzitako arrastoak, kurrikulum berriaren analisiak egiteko bilerak, zenbait ikasle USEko ez-ohiko probak egiten, guneko obrak, Torrebasoko urmaela urez erdiraino beteta, klaustro orokorreko bilerak...

Gaurko egunez berriz ere bukatuko dute hainbatek 22-23ko jarduna. 

Beste batzuk ez: zerbitzu zentraletakoek, ERDUko zaintzakoek, udalekutakoek, zuzendaritzakoek eta mantenukoek hainbat astetan jarraituko dute lanean. 

Bakoitzak bere lekuan, etxetik gertu, urrun edo lanean egonda ere aste goxoak euki ditzagula.

Blog honetatik agurtu egingo zaituztegu irailerarte. Oooooondo bizi!

Hemen egunotako irudiak.


Iruzkinak