Sute txiki bat Almeneko kiroldegi osteko basoan


Ostiralean susto txiki bat izan genuen Almenen: Kiroldegi osteko basoan kea ikusten zela eta abixua eman ziguten jantokiko langileek. Gunean leku askotan suitzalgailuak ditugunez, berauek hartu eta irakasle taldeko kideek jardun zuten sua itzaltzeko lanetan. Eta bitartean, heziketa fisikoan zeuden DBH1eko ikasleak, inguruan zeuden gurasoak, sukaldeko langileak eta beste irakasle talde bat suitzalgailu gehiago eta urez betetako kuboak hurbiltzen jardun zuten, elkarlanean.

Suhiltzaileak eta ertzainak ere etorri ziren gunera. Ordurako sua itzalita zegoen baina lurrak hoztu beharra zuenez urarekin blai egiten jardun zuten suhiltzaileek. 

Hasieran esan dugun bezala, sustoa izan zen. Ez zen inolako zauriturik egon eta, horrekin, eta bertan zeudenanen elkarlanerako jarrera bikaina ikusita, etxera bueltatu ahal izan ginen denok, lasaitua hartuta.

Eskerrik asko, beraz, ostiralean arazoa konpontzeko lanean jardun zuten guzti-guztiei.

Hemen irudiak.

Iruzkinak