IZEN: Batxi2koak USE probatan

 


Aste honetan egin dituzte Unibertsitateko Sarbide Probak batxi 2ko gure ikasleek. 3 egunez, Eibarrera joan dira autobusez. 

Imajinatuko duzue urduritasuna izaten dela nagusi egunotan. Apunteak, kalkulagailuak, azken errepasoak... Horixe izaten da giroa. Irakasle taldekoren bat ere beti egoten da Eibarren, animoak emateko, zerbait gertatzen bada erabakiak hartzeko, bateren bat azterketatik baju ateratzen bada alboan egoteko... Zaintza lana izaten da gure eginbeharrekoa egun honetara iritsi eta gero.

 Ea hurrengo astean, emaitzak jasotzen ditugunean irribarre eta poz giroa gailentzen diren!

Hemen egunotako irudiak.

Iruzkinak