IZEN: 3KIMU Erronkaren irabazleak Almeneko kideak



Aurten Mondragoneko Hezkutnza Dibisioko zenbait kidek martxan jarri dugu 3KIMU izeneko erronka. Arizmendi Ikastola, Lea Artibai ikastetxea, Txorierriko Politeknika eta Mondragon Unibertsitateako Huhezi egon gara sustatzaileen artean.

Erronka honetan batxilergoko ikasleen bokazio eta asmo profesionalak piztu nahi izan ditugu STEAM arloan. Genero ikuspegian ere jarri nahi izan dute fokua.

Azkenean, pasa den asteetan egin zuten sari banaketa, eta bertan jakin genuen gure ikasle taldeetako bik jaso zituztela sari bikainak. 

Unax Perez eta Gaizka San Miguel ikasleek sari nagusia irabazi zuten 1000€ko,  RiderShield izeneko proiektuarekin. Hemen duzue beraien proiektuaren aurkezpen-bideoa. 

Publikoaren saria ere, beste hau 400€koa, Yashira Rodriguez eta Irati Uraldentzako izan zen. 

Beraien proiektuan ondorengo bideoan ikusi ahal izango duzue.

Hemen dituzue ekitaldiko irudiak.

Iruzkinak