(Hezkuntza legea) Gurasoekin ikastola izaeraren eta hezkuntza legearen inguruko saioak

 



Gurasoei zuzendutako hitzaldiak izan ditugu aste honetan, Arimazubi eta Almen guneetan.

Ikastola izaeraren eta Hezkuntza Legearen inguruan jardun genuen bertan. 
Gaia lantzeko, ikastolan sortu genuen batzordeko kideak izan ditugu azalpenak ematen, kontseilu errektoreko lehendakari, lehendakari-orde eta zuzendari orokorrekin batera. 

Ikastolaren izaerak ekartzen dizkigun ezaugarriak aztertu genituen, eta horri lotuta Hezkutnza Legea nola ikusten dugun komentatzen jardun genuen. Saioaren ildoa identitatearen inguruko batzordeak sortutako"Oinarrizko galderen dokumentua"ri jarraika egin genuen.
Bukaeran gurasoen galdera eta iritziak jaso eta berauek komentatzen jardun genuen. 
Interesgarriak, guztiak ere.
Datozen egunetan publiko egingo den bideo argigarri bat ere ikusi ahal izan genuen bi saioetan. 

Aurten fuerte heldu nahi izan diogu gai honi ikastolan, puri-purian egon baita medioetan. Barne lanketa sakona egin eta gero, gaia ikastolako profesional guztiekin landu dugu, hainbat saio eginez eta  aurtegoz, gurasoen saio hauekin bukatzeko.

Bidean, "Oinarrizko galderen dokumentua", podcasta eta gure komunikazioetan (blog honetan edi Ikastolako Bizitzan) jaso ahal izan ditugun artikulu esanguratsuetara iristeko estekak. 
Zer garen, nor garen eta zertarako gauden: hortaz hausnartzea ikaragarri inportantea  iruditzen zaigulako.

Datozen hilabeteetan ere, gai hauen inguruan lanean jarraituko dugu Ikastolan, baina bitartean, segi adi, aipatutako bideoa ikusi, aztertu eta zabaltzeko. 

Iruzkinak