GURA: 1.mailakook Torrebasoko zuhaitzak gurasoei aurkezten.

Almeneko Lh 1.mailako ikasleak Torrebasoko zuhaitzak ezagutzen ibili gara eta joan zen astean familiendako ibilaldi bat prestatu genuen ikasi genituen zuhaitzak bertatik bertara ezagutzeko. Eguraldiagatik, azkenean barruan egin behar izan genuen zuhaitzen aurkezpena, baina edozein momentutan Torrebasora joateko gonbitea luzatu genien familiei. Aurkezpena ederto atera zitzaigun eta bukaera dantza eta bertsoekin eman genion, Torrebasoko urtaroen zikloari bukaera emanez eta 1.maila agurtuz.

Hemen argazkiak.




Iruzkinak