IZEN: Memoria historikoa; Herenegun proiektua batxi 1en


 Batxi 1 eko ikasleak Herenegun proiektuan murgildu dira, memoria hurbilari dagokion aldian (1960-2018) gertatutakoaren historia giza eskubideen ikuspegitik aztertzeko eta baloratzeko. 


Filosofia eta Euskara arloetatik bideratuta, informazio iturri ezberdinak eskaini zaizkie :

  • Bost bideo izan dituzte eskura,gure herriaren gertuko iraganaren bost hamarkadari buruzkoak. 

  • Amaia Etxanizek  biktima bezela izandako bizipenak eurekin partekatu zituen saio hunkigarri batean…

  • Etxean ere galdetu dute, gertaera eta esperientzia ezberdinak jasotzeko asmotan. 


Bukatzeko, ondorioak atera eta ikasitakoa ebaluatu da. Euren esanetan,  gure historia hurbilari buruzko ezagutzak eta hausnarketak geletara eramatea beharrezkoa da errepikatu behar ez dena gogoan izateko, bereziki.


Hemen egunotan ateratako irudiak


Iruzkinak