IZEN: Batxi 2koen agurra (22-23)

 


Aste honetan bukatu dituzte azterketak batxi 2koek. Urtero, momentu hau iristen denean agur-bazkaria egin nahi izaten dugu ikasle eta irakasle taldekoek elkarrekin. Nahiz eta hurrengo asteetan oraindik USE probak prestatzeko klaseetara edo ez-ohikoak prestatzekoetara etorri beharko diren, ulertzen baitugu egun inportantea dela. Orainarte bizi izan duten etapa inportante baten bukaera delako eta beste baten hasiera.

Goxo agurtu nahi izaten ditugu gure ikasleak. Oso gure sentitzen ditugulako. Zer opa dizuegun? Bada, bizitza on eta oparoa izan dezazuela denek! Eta mundu hau apur bat hobea izan dadin zuen alea jartzen asma dezazuela! Eta gogoratu, Ikastola beti izango dela zuen etxea!  

Hemen eguneko irudiak.

Iruzkinak