IRUTEN: Udaberri festa 2023. Zeinen ederra izan zen!

 Atzokoa egun polita izan zen, benetan. Goxo oroitzen den horietakoa. Osagai asko izan zituen hain ahozapore onarekin bukatzea ekarri zutenak:

Hasteko, ipar eta hegoko lagunak izan genituen gurekin: Lapurdiko Ametza ikastolako eta Tafallako Garces de los Fayos ikastolako lagunak izan baikenituen herrian egunean zehar. Lehenengoekin berogailua moztu zietela-eta sortu zen harremana, eta besteekin Nafarroa Oinezen bertara lanera joan ginenean.

Gurasoek, irakasleek eta ikasleek antolatutako eta eraikitako jaia izateak ere ikaragarrizko balioa eman zion egunari. Giro onean egindako elkarlana izango baita gure ikastolan gehien-gehien betetzen gaituen jarduera. Komunitate izaera letra larriz idatzita eta azpimarratuta geratzen delako, seguruena.

Goizeko ibilaldia, Basabeazpiko Euskal Herriko mapa koloretsua eraiki izana, plazako jolas eta solas giroa, eta bazkaritarako jako goxo-goxoak elkarrekin partekatu izana ere ez dira gutxi. 

Bazkalostean, Almeneko ikasleen txanda izan zen: DBH4koen dantzak, eta batxikoen tailerrak, batukada eta kontzertuak ahaztezinak izan baitziren.

Eta eguna bukatzeko zer? Bada, txokolatez zikindutako irribarrea ahoan genuela bueltatu ginen bakoitza bere etxera. Nekatuta, baina gure ikastolaren izaeraren muina atzo denon artean irudikatutakoaren harrotasunez. 

Hemen dituzue atzo jasotako zenbait irudi.

Goienan ere hala jaso dute, esteka honetan ikusiko duzuen moduan.

Bukatu aurretik, eskerrik asko, bihotzez egun hau posible egin duten ikastolako lagun guztiei. 

Hurrengo geltokia Eskoitzako Ferixan izango da. Baietz han ere berdintsu gozatu!

Iruzkinak