(HEZKUNTZA LEGEA) Ikastola-eredua hezkuntza legearen argitan: gurasoendako saioak (izena-emateko esteka bertan)

Datorren aste honetan egingo ditugu gurasoendako bi saio. Gurasoek alexiatik jaso zenuten mezuan berdina jaso dugu hemen ere:

Hezkuntza lege proiektua Gobernu Kontseiluan onartu da eta eztabaida parlamentarioa egongo da datozen hilabeteotan.  

Lege proiektuak jasotzen duena partekatu nahi dugu zuekin, gako nagusiak aztertu, prozesua zein izan den azaldu, gure irakurketa partekatu... eta horrez gain, ikastolak eredu moduan testuinguru berri honetan duen zentzuaren eta egitekoaren inguruan jardun nahi dugu. 

Horretarako, bi saio antolatu ditugu bata Arrasaten maiatzaren 30ean eta bestea Almenen maiatzaren 31n. Saioak 17:30tik 19:00ra izango dira. 

Gaia garrantzitsua da oso eta saioetakoren batean parte hartzera animatzen zaitugu. Mesedez, eman izena formulategi honetan: https://forms.gle/Jh7XFT35AbMUeRNJ7


Iruzkinak