BATU: DBHko bigarren mailakoen ikasbidaia Lapurdi eta Nafarroara



Aurreko astean, maiatzaren 16, 17 eta 18an DBHko bigarren mailakoak ikasbidaian izan ziren. Lapurdi eta Nafarroako txoko batzuk ezagutzeko aukera izan zuten. Lehenengo egunean, Baionan zehar egindako ginkanari esker, bertako txoko dotoreetatik ibili ziren. Ikasbidaian ez zuten mugikorrik eramaterik izan eta horrek ere lagundu zuen beste begi batzuekin bazterrak ezagutzeko. Baigorriko aterpetxean ederto hartu zituzten eta hurrengo egunean rafting egin zuten eta Isturitzeko kobetara bisita. Hirugarren egunari dagokionez, berriz, Bertizeko abentura parkean pasatu zuten goiza. Bazkaldu eta etxera. Ederto asko ibili ziren! Argazkiak

Iruzkinak