BATU: DBH lehenengo mailan, erleei buruzko proiektua


Asteotan DBH1eko ikasleak Bee Api proiektua garatzen ari dira. Bioaniztasunaren inguruan ikasten ari dira, erleek gure inguruko landareen ugalketa duten garrantzian fokua jarrita. Aste honetan, esate baterako, Beñat Lezeta Ugalde erlazainaren bisita jaso zuten. Beñat albaitaria izateaz gain, erlezaina ere bada, eta bere jakinduria partekatu zuen ikasleekin. Besteak beste. erleen zaintza eta mehatxuen inguruan aritu zitzaien eta oso ideia interesagarriak kontatu zizkien. Gainera, erabiltzen dituen tresna piloa ekarri zituen, eta materiala ikusi eta ikutzeaz gain, eztia probatzeko aukera izan zuten.
Proiektuaren bukaeran, gaiari buruzko informazioa webgune baten jaso dute. Egunotan ikusiko dituzue gure ikasleak kalean kartelak itsasten. Kartelotako QR kodearekin sartu ahal izango zarete webgunera. Hemen ere jarriko dizuegu esteka, hala ere!

Bukatu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Beñat Lezetari bere laguntzagatik.
Hemen argazkiak.

Iruzkinak