GURA: 4.mailakook baratza berriztu dugu komunitatearen laguntzarekin.


2.hiruhilabetean zehar Almeneko baratzaren inguruko proiektu batekin aritu ginen lanean 4.mailakook. Hiruhilabete hasieran, Almeneko zuzendariak erronka bat proposatu zigun: gure baratza berrantolatzea eta berriztea. Horretarako, lehendabizi gure baratza behatu eta bere egoeraren inguruan hausnartu genuen. Ondoren, liburu eta ordenagailuetan arakatu eta gure inguruko baratzak behatu ondoren, ideia ezberdinak jaso genituen. Jarraian, ikasle bakoitzak bere diseinua egin zuen eta guztion artean proposamen ezberdinak bateratzen dituen diseinu bat zehaztu genuen. 

Azkeneko hilabetean, buru belarri aritu gara sortu genuen diseinua errealitatera ekartzen. Horretarako, komunitateko ikasle, irakasle eta gurasoak aritu gara auzolanean baratza sortzen eta denon artean lan asko egin eta gero, proiektuarekin amaitu dugu.

Eskerrik asko lanean aritu zareten guztioi, zuek gabe ez genuke hau lortuko eta!

BIDEOA:

ARGAZKIAK:




Iruzkinak