BATU: Aitona-amonen biografiaren lehiaketan Almeneko 6. mailako lau ikasle, saridun



Azken urteotan, Liburuaren Egunaren bueltan, Eskoriatzako udal liburutegiak aitona-amonei buruzko biografiak idaztera animatzen ditu seigarren mailako gaztetxoak. Hori dela-eta, “Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu” lelopean aurten ere ikasle askok hartu dute parte euren aitona edo amonaren bizitza kontatuz. Eta hauek izan dira epaimahaiak saritu dituen ikasleak: Nahia Blanco, Ilargi Herrera, Anne Maillaut eta Ane Villar. Aurreko ostiralean jaso zuten 50 euroko saria Zaldibar aretoan egindako ekitaldian. Argazkietan ikusten den moduan, euren aitona-amonak bertan zeudela irakurri zituzten biografiak. Eurak saria eta baita aitona-amonek ere, lore sorta bana jaso baitzuten. Zorionak, laukote!


Iruzkinak