IZEN: Mondragon City Challenge-reko finalistak Almenen

 

Aurten batxiko hainbat taldek hartu dute parte Mondragon City Challenge erronkan. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Leihaketa dugu erronka hau eta ideia edo gai bat aukeratuta, enpresa-negozio kooperatiboa diseinatzea du helburu.

Bere momentuan, aurkeztu ziren taldeetatik lauk lortu zuten hurrengo fase batera pasatzea. (Irudian dituzue) Aste honetan, berriz, talde horietako batek finalera pasatzea lortu duela jakin dugu: "Gu geu sortzaile" izeneko enpresaren ideia garatu dute. Osasunaren inguruko enpresa irudikatu dute; zehatzago esanda, Alzheimerra duten pertsonengan eragitea jarri dute helburu gisa. Taldeko partaideak Izaro Hernandez, Harkaitz Leturiaga, eta Maddi Urkia dira. Datorren apirilak 21ean, Amaia Antzokian beraien proiektuaren defentsa egin ahal izango dute, epaimahaiaren galderei ere erantzunez. Zorte ona finalerako, eta zorionak parte hartzaile guztiei beraien ekimenagatik!!

Bidean, gainera, kooperatibaren munduan esperientzia zabaleko hainbat kideren laguntza eta aholkuak eskura izan dute ikasleek. Eskerrak hauei ere beraien eskuzabaltasunagatik!

Hemen dituzue irudiak.



Iruzkinak