IZEN: DBH4koak, First Lego League-ren Euskadiko txapelketan


Larunbat honetan gure ikastolako 4 ikasle taldek hartu dute parte Arrasateko Iturripen jokatu den FLLren robotikako lehiaketa zinetifiko-teknologikoan. "Ikerlan-Arizmendi" izenarekin jokatu dute gure taldeek, Ikerlan zentru teknologikoaren laguntza eta babesa baitauzkagu proiektu honetan. Gaztelupe gunetik bi talde joan dira eta Almen gunetik beste bi; guztiak ere DBH4ko ikasleak. Gure guneko ikasleek Itsaso Arenaza eta Xabi Aranzabal irakasleak gertu izan dituzte egunean zehar.

Euskadiko txapelketa izanda, beste leku batzuetako talde asko egoten dira parte hartzen ta giro polita sortzen da joko aretoan. Robotekin misioak egiteaz gain, propio diseinatutako proiektu zientifikoa ere aurkeztu behar izaten dute ikasleek epaimahai baten aurrean. 

Tartean ikusi ditugu ikastolako hainbat kide; irakasleak, gurasoak eta baita ikasle ohiren bat ere, antolakuntzan murgilduta.

Esperientzia aberasgarria, beti ere, partaide guztientzat. 

Bukatu aurretik, jaso ditzatela eskerrak egun hau posible egiten duten eragile guztiek.

Hemen goizak emadako irudiak.

 

Iruzkinak