IZEN BATXI: Disziplinarteko proiektuen bukaera

Bi astetan lanean jardun ondoren, bukatu dituzte ikasleek disziplinarteko proiektuetako beraien lanak. XNOkoek albistegia egin dute, talde lanean modu kooperatiboan jardutearen erakustaldia  eginda; ibilbide teknologikoko eraikuntzakoek beraien maketa eta proposamenak publikoan aurkzetu dituzte; eta Trainer-eko zientifikokoek osasuntsu egotearen inguruko simposioa egin dute.

Lanak bukatuta, gustura joan dira oporretara. 

Intentsitate haundiko asteak izaten baitira proiektutan egiten dituztenak: bidean izan dituzte adituen bisitak (Garazi Barberan eta Xubane Garairenak esaterako) edo kanpora egindakoak (Goienara eta Huhezira). 

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu horrelakoak egiteko prestutasuna erakusten duten lagunei.

Hemen asteotan jasotako irudiak.

Iruzkinak