IZEN Batxi 1eko ikasleak European Youth Parliament-ean

 

Urtero lez, batxi 1eko ikasle talde bat European Youth Parliament ekimenean (EYP) parte hartzera joan da. Asier Lopez de Armentia, Irati Uralde, Alaitz Elkorobarrutia, Izaro Hernandez, Alaitz Urzelai eta Joan Leibar dira ikasleak. Eta Nagore Delgado eta Leire Aldalur irakasleak izan dituzte lagun asteburu guztian.

Donostian elkartu dira aurten, eta parlamentariak balira bezala, zenbait gairen inguruko eztabaidatan hartuko dute parte gure ikasleek. Puri-purian dauden gaiak izaten dituzte hizpide. Bidean, ponentzien inguruko ikuspegiak garatu, postura zehaztu eta gaien defentsa egin behar izaten dute, publikoan eta ingelesez.
Asteburuko lanaren ostean erabakiko da ea gure ikasleak hurrengo faserako sailkatzen diren.

Beti bezala, hurrengo fasera pasatu ala ez, esperientzia bera da aberasgarria izaten dena. Leku eta tankera askotako ikasleak ezagutzeko aukera izaten baitute, eta egin beharreko lana bera ere, berez baita interesgarri eta eraikitzailea.

Hemen asteburuko irudiak.


Iruzkinak