ERDU: Amazigh-en bisita Basabeazpin

 

Joan zen ostiralean, AMAZIGH herriko zenbait ordezkari izan genituen Basabeazpin ikastolon esperientzia ezagutzen. Herri eta hizkutnza komunitatea hau Afrika iparralde ia osoan dago kokatuta eta tamazighak 30 milioi hiztun inguru ditu. Asya Zayzaoki hizkuntzalari konprometitu eta Garabide elkarteko lankidearen bitartez, Mustafa Saadi eta Yazid Ikdoumi Parisko diasporako buruak izan ziren gurean. Hizkuntza eta identitatearen trataera, antolaketa eredua, nazio ikuskera eta kudeatzeko autonomia, praktika pedagogikoa... izan genituen hizpide. Beraien adletik, bai jatorrizko lurraldean eta baita diasporan ere beraien hizkuntzan eta kulturan oinarritutako materialen falta adierazi zuten (liburuak, ikasmaterialak...) Horregatik materialgintza eta ikaslekarren bueltan ere aritu ginen. Tanemmirt, Asya!! (Eskerrik asko!!) Elkarrengadin ikasteko halako aukerei lekua egiteagatik!

Iruzkinak