Bazarakoak 8000 laguneko Giza Katean

Ostiralean egun berezia izan genuen Euskal Herriko ikastoletako kideek.  Oreretako Ikastolak bultzatuta (hurrengo KMK antolatzen ari da), Euskara Batuari omenaldia egiteko giza katea antolatu zuten, Euskaltzaindia eta Ikastolak Herriari ekimenekoekin batera. Errenteriatik Donostiara giza katean lotu ziren Euskal Herriko 7 herrialdeetatik etorritako 8000 ikasle inguru. 

Guretik ere joan ziren 100 ikasle inguru; Almen eta Gaztelupe guneko Bazarako kideak denak ere. Gure gunetik Andoni Lapuerta eta Jokin Mendizabal irakasleak izan zituzten lagun.

Horrelako ekimenetan sortzen den giroa paregabea izaten da. Osotasun baten parte izatearen sentsazioa bizi-bizi somatzen da. Eta osotasun hori, gure hizkuntza, kultura eta herria dela izanda, betetasun sentsazioa ere parte izaten da.

Horrela bueltatu ziren gure ikasleak gure herrietara.

Gerora, medioek gaiari jarraipen haundia egin diotela ere ikusi dugu.

Hemen Berria egunkariak nola jaso duen.

Hemen egunea  grabatutako bideoa.

Hemen gure ikasleekin jasotako irudiak



Iruzkinak