BATU: Aurreko ostiralean, Gipuzkoako Eskolarteko Bertso idatzien txapelketa Almenen


Joan zen ostiralean, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Eskolarteko Bertso idatzien txapelketa ospatu zen Almenen. Bertan bailarako 91 ikasle elkartu ziren, eta koplak edo bertsoak sortu behar izan zituzten gaia emanda. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBH zein batxilergoko ikasleek hartu zuten parte. Almeneko bi ikaslek lortu zituzten LHko bi sariak (Ane Villarrek, 2.a eta Deba Iturraspek, 1.a). Gainera, bi aipamen egin ziren, OƱatiko Amets Molineroren lanari eta Almeneko Amaiur Aranarenari. DBH eta batxilergoko sari guztiak OƱatikoentzat izan ziren. Bertsoak sortzen bukatu ostean, hainbat bertsolari gaztek bertso saioa eskaini zuten eta amaieran sariak banatu zituzten. Tartean zeuden, gainera, gure ikasle ohiak diren Haizea Arana eta Oihana Arana. Biak ala biak gurean bueltan ikuste ere ikaragarri pozgarria egin zaitzaigun, Argazkiak

Iruzkinak