Zaporeaken janari bilketan

 

Aste honetan egin dute janari bilketa bizkor bat lurrikararen ondorioz suntsituta geratu diren Turkia, Kurdistan eta Siriako lurretara elikagaiak bidaltzeko, Zaporeak erakundearen bitartez. Egun bakarrean jarri dira jasotzeko postuak eta, hala ere, jende asko hurbildu da bere ekarpena egitera. 17 palet bildu dira egunaren bukaerarako. Horrelakoetan ikastolako kideek ere askotan parte hartu izan dugu, eta oraingoan ere hala izan da. DBH4ko ikasle mordoxka batek jardun du, beste batzuen artean, bai Arrasaten eta bai Aretxabaletan lanean.

Hemen irudiak.

Iruzkinak