BATU: LHko 6. mailako gurasoek, drogen eta alkoholaren prebentzioaz saioa

 


Asteazkenean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako gurasoek alkoholaren eta tabakoaren prebentzioaren inguruko saioa izan zuten SASOIAn elkarteko Ainhoa Lauzirikarekin. Bertan gurasoekin batera tutoreak, orientatzailea eta Aretxabaletako udaleko prebentzio teknikaria ere egon ziren. Ikasleek aurretik gai horren inguruan lau saio izan zituzten, besteak beste, erabakiak hartzea eta talde presioa gaiak jorratuz. Asteazkeneko saioan, euren seme-alabeei egindako galdekizunaren emaitzen berri eman zuen Ainhoak eta bertaratutakoek  aholkularitza jaso zuten ulertzeko zer den gehiegizko kontsumoa eta zelan aurre egin kontsumoari euren seme-alaben adinean..Azken urteetan elkarte horren laguntza hartu dugu ikastolan BATUko bi mailatan (LH6 eta DBH1). Gurasoak gustora egon ziren eta interesez jarraitu zuten azalpena. Mila esker, Ainhoa eta mila esker parte hartu zuten familiei! Argazkiak

Iruzkinak