GURA: 4.mailakoak Erañazabaleko ortua ezagutzen.

4.mailakook Almeneko ortua berrantolatzeko eta txukun jartzeko konpromisoa hartu dugu. Erronka horri erantzuteko proposamen ezberdinak sortzen ari gara eta hauek elikatzeko inguruko baratzak ezagutzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Horregatik, Erañazabaleko ortua ezagutzeko irteeratxo bat egin dugu ostiral goizean. Bertan lanean jarduten duen Marijek bere ortua erakutsi digu eta oso azalpen interesgarriak eman dizkigu. Mila esker Marije gurekin partekatutako guztiagatik!

Hona hemena bideo eta argazkiak. 






Iruzkinak