Korearrak Almenen bisitan

Aste honetan bisita bitxia izan dugu  gure gunean: Koreatik etorritako taldea izan dugu bertan. 31 lagun etorri dira gutxi gorabehera; tartean Leinn-eko kide batzuk eta,  bestela, Koreako hezkuntzan jarduten dutenak. Mondragon Unibertsitatean egon eta gero, gurera etorri ziren. Gure gunea erakutsi eta gure egitasmo pedagogikoen berri eman zien ikastolako zuzendaria den Mireia Muruamendiarazek. 

Iruzkinak