IZEN batxi: Proiektuetan bor-bor

 

A ze aktibitatea somatzen den gunean proiektuetako egunek aurrera egin ahala! 

Aste honetan Giza Zientzietako eta Artistikoko ibilbidekoak Oñatiko Errefuxiatuen Harrera etxean egon dira (Larrañan) benetako testigantzak biltzeko, gero horiekin erreportaia egiteko asmoz. 
Ibilbide teknologikokoek Karitasekoekin martxan duten elkarlan proiektuan aurrerapausu haundia egin dute.
Ulertu beharra dago Karitasekoek, propio daukatela Bidean deitzen den programa martxan, egoera zaurgarrian dauden pertsonen gizarteratze prozesuan eragiteko asmoa daukana. Beraiek eskaini dizkidete 3 bizikleta berziklatzeko gure ikasleei. Hortik sortzen da lotura eta harremana, beraz. Ondorioz, ikasleek martxan jarri dute material bilketa kanpaina (pasa den astean izan zenuten horren berri) eta gainera, gaur izan ditugu Karitaseko Bidean programan dauden hainbat kide gure gunea ezagutzen. 

Horren guztiaren inguruko berria jaso dute Goienako kideek ere segidan estekatuta daukazuen artikulu eta erreportaian.

Bukatzeko, ibilbide Zientifikokoak  ere badauzkagu lanean topera. Hauek laborategian ikusi ahal izan ditugu astean zehar substantzia diferenteekin lanean.

Hemen dituzue asteotan jasotako irudiak.

Datorren astean bukatu dira proiektuok. Izango duzue horren berri!

Iruzkinak