Batxiko ikasleak saskibaloian indartsu: June Guenetxea eta June Carmona

Pasa den gabonetan berri pozgarria jaso genuen gure bi ikaslek Arabako Selekzioarekin  saskibaloiko EUSKNAF 2022 txapelketa irabazi zutela  jakin eta gero.

June Carmona eta June Guenetxea dira gure ikasle horiek. Batxilergokoak, biak ere. Bere momentuan Goienan jaso zuten berria hemen ikus dezakezuen bezala.

Oraingoan berriz, Puntua gehigarriak egin diete erreportaia eta elkarrizketa, Araski taldean junio mailako Euskal Ligan ari direla eta. 

Bejondeiela biei! Zorte ona opa diegu beraien kirol ibilbidean!

Iruzkinak