BATU: LHko seigarren mailakoak EMAUSen eta Gu haziak gara elkartean



Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak NIK EZ izeneko proian murgilduta dabiltza Gabon ostetik. Kontsumo ohiturak lantzen ari dira, galdera gidari hau abiapuntu hartuta: Nola ikustarazi ditzakegu herrian gure jantziek ezkutatzen dituzten istorioak? Bada, proiaren lehenengo zatiarekin amaitzeko, jantziak ekoizten diren bi elkarte edo tailerretara jo dute. Eguaztenean, talde erdiak Arrasateko EMAUS bisitatu zuen eta beste erdiak, Aretxabaletako Gu haziak gara joskintza elkartea. Hainbat ezagutza bereganatzeaz gain, ikasleek praktika batzuk egiteko aukera ere izan zuten. Eskerrik asko, Emaus eta eskerrik asko, Gu haziak gara!! Argazkiak

Iruzkinak