BATU: DBHko lehenengo mailakoen dokumentala zine-aretoetan

 

Gabon aurretik, DBHko lehenenego mailako ikasleek dokumental bat sortu zuten lantzen ari ziren PlanE.T Motion proiaren baitan. Galdera gidaritzat honako hau izan zuten: “Nolakoa litzateke estralurtar batek eginiko Lurra planetaren inguruko dokumentala?” Eta galderari eta erronkari erantzunez, lan polita sortu zuten Stop Motion teknika erabiliz. Orduan, euren herrietan ikusgai jartzeko ideia bururatu zitzaien, eta aurreko asteburuan Aretxabaletako Arkupen haurrentzako pelikularen aurretik eman zuten film labur gisa, eta laster ikusiko da Eskoriatzako Zaldibar aretoan ere. Dokumentala.

Iruzkinak