IZEN: Mondragon City Challengen Almeneko taldeak


Aste honetan jakin dugu  Mondragon City Challenge lehiaketako bigarren edizioko talde finalisten artean daudela Almeneko 4 talde; batxi 1eko  hiru talde eta batxi 2ko talde bat. 

16-18 urteko kategorian hartu dute parte. Hurrengo fasean irabaziko balute, Berlinerako bost eguneko bidaia  egiteko aukera jasoko lukete sari gisa. 

Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketa dugu honakoa; gazteak eredu kooperatibora hurbiltzea bilatzen duena.

Aurtengoa bigarren edizioa eta Alemaniako, Belgikako, Malaysiako, Tanzaniako eta Amerikako Estatu Batuetako , Espainia eta Euskal Herriko 247 ikaslek hartu dute parte.

Ea nola moldatzen diren hurrengo fasean gure guneko ikasleak!



Iruzkinak