IZEN BATXIko ikasleak 3KIMU proiektuarekin abian

 

Aurten, Mondragoneko Ezagutza Dibisioko kide garen Arizmendi Ikastola, Txorierri Politeknika eta Lea Artiba Institutua  MUko HUEZI zenturen artean elkarlaneko proiektua jarri dugu martxan: KIMU3 du izena eta batxi 1eko teknologia ibilbideko ikasleak izango dira parte hartuko dutenak. Orain hasi eta maiatzerarte jardungo dute lanean. Aste honetan, konkretuki gaiaren aurkezpena izan dute, eta lehenengo kontaktua eta ideia-jasa egiten ibili dira.

Proiektu honetan ZTIM (Gazteleraz STEM) erronka bati irtenbidea eman beharko diote. Konkretuki, inpaktuak jasatzen dituzten pertsona edo objektuak babesteko sistemak diseinatu beharko dituzte. Are gehiago, saiatuko dira prototipora iristen. Gure gunean Xabier Aranzabal irakaslea izango da ikasleek bidelagun.

Gure ikastolako ikasleek, gainera, beste ikastetxe batzuetako kideekin batera egingo dute lana. Nola ez, kooperatibismoan eta elkarlanaren ereduan oinarritutako garapena izango da.

Hemen irudiak.


Iruzkinak