IZEN BATXI: Kenpoko txapelduna Almeneko gunean

Almen guneko batxi 2ko ikaslea den Danel Saenz Azkunaga ikasleaz ari gara. Izan ere, pasa den asteetan, Guadalajaran jokatu den Espainiako Kenpoko Kopa txapelketan, Eskoriatzako Atama taldearekin batera borrokatu du Danelek, eta baita bertatik 3 dominarekin bueltatu ere; urrezko dominak bi eta zilarrezkoa bat. 

Zorionak, Danel! Seguru lan asko egin ondoren etorri diren sariak direla. Ederki merezitakoak, beraz. 

Hemen  Goienan jaso duten berria.



Iruzkinak