GURA: Naturan Hezten proiektua: Elkarlana eta ilusioa bor-bor jartzen direnean

 

Almenen altxor asko badauzkagu ere, esanguratsuena gure inguruko naturgunea izango da seguruenik: Torrebaso, Torrebaso txiki, Torrebaso Galdua. Hainbat baitira, izan, basoko eremuei edo baso osoari jarri izan dizkiogun izenak; eta kontaezinak dira, modu beretsuan, gizaldi diferenteetan gure bailarako umeek bertan, jolasean, ezkutaketan edo txabolaguntzan eman dituzten orduak. 

Esan daiteke Almeneko komunitateko kide guztiok apreziatzen eta maitatzen dugun eremua dela. 

Iaz, profesional, guraso eta ikastolako lagunek auzolanean txukunketa lan sakonak egin genituen baso eremuan. Aurten, segidan, Naturan Hezten proiektua jarri dugu martxan. Baso-Eskolako adituen eskutik formazioa jaso eta gero, 22-23 ikasturtean, beraz, GURAko irakasleek ikasleekin astero bertan goiz bat pasatzeko proiektuari ekin diogu: naturan ikasi ere egin daitekelako!

Badira 3-4 hilabete horretan ari direla gure lankide eta ikasleak, eta, oraingoan, jasotako irudiekin bideo ederra egin dute. Ikusten duen orok gozatua hartzeko moduko bideoa. 

Hemen daukazue bertsio luzerako esteka (6 minutu) eta hemen bertsio laburrerakoa (2 minutu)

Eta, bukatzeko, beti bezala eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen: proiektu hau posible izatea egin duten guztiei mila-mila esker zuen lan eta ekarpenengatik.



Iruzkinak