BATU: Euskararen Egunean DBHkoak baskoieraz idatzitakoak euskaratzen


 


Aurreko ostiralean  Euskararen Eguna ospatu genuen ikastolan, eta urtero lez hainbat ekintza egin genituen goizean zehar. BATUko DBHkoen ekimenak, esaterako, honakoak izan ziren: astean zehar bete zuten mintzagramari buruzko hausnarketa egin zuten, zenbait jolas, tartean gure euskalkiko hitz batzuk batuan nola esaten diren asmatu, irakasle bati zortziko txikian bertso bat idatzi eta abestu, hieroglifikotan burua hautsi, euskal dantza bat aukeratu eta hainbat pauso ikasi… Ostean, Irulegiko eskuan agertzen den hizkuntza (baskoiera) oinarri hartuta, sinboloak arakatu eta bertso batzuk euskara batura itzuli zituzten. Amaitzeko, patioan Bazarako ikasleek manifestua irakurri ostean, batxilergoko ikasleen kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen. 
Argazkiak

Iruzkinak