Ametzak berotzen: Aste eder baten amaiera are politagoa


 


Ametza ikastolaren egoera larriaren berri izan genuenean martxan jarri ginen gure ikastolan, izan ere, Hiriburuko ikastola gasez hornitzen duen enpresak 6.000 eurotik 45.000 eurotara igo die tarifa, eta berogailu sistema eten egin behar izan dute.

Gure ikastolatik ekarpena egin nahi izan dugu, eta gaztaina erre eta elkartasun hostoak saltzera irten ginen gure herrietara; ostegunean Arrasatera, eta ostiralean Aretxabaleta eta Eskoriatzara. 

Eguraldi hotz eta euritsuak lagundu ez zigun arren, aurreikuspen guztiak  gainditu ditugu: 5.333 euro jaso ditugu guztira! 

Mila esker bihotzez ekimenean modu batera edo bestera zuen aletxoa jarri duzuen guztioi! Herriak berotuko duelako Ametza! 

Hemen Goienan argitaratutako albistea.

Hemen Naiz-en argitaratutakoa.

Hemen Ametzatik jaso genuen eskertza mezu hunkigarria lapurtera goxoan grabatutakoa.

Jarraian Arrasate eta Atxabalta – Eskoitzako irudiak.

Laburpen bideoa ere eskura jarriko dizuegu. 



Iruzkinak