2022 Gabonetako Emakumezkoen futbolarekin, urteari agur!!

 


Abenduak 31 dituenean, bi egun ederren kronika egiteko ordua da. 29an makina bat futbol talde izan baikenituen lehian Aretxabaletako Ibarran. 24 talde, hain zuzen ere; denak emakumezkoak. Eta hurrengo egunean senior mailako beste 3 talde. 

Irabazleen artean, senior, infantil eta alebinetan Real Sociedad taldekoak dauzkagu; kadeteetan, berriz, Goierri Gorri taldekoak.

Sariak banatzen izan ziren Arizmendiko zuzendaritzako kideak eta ikastolako lehendakaria ere.

Halako egunetan, hala ere, irabazi, zentzurik zabalenean, nesken kirolak egiten du, zalantzarik gabe. 

Are gehiago bertako giro ona elkartasuna eta elkarlana dastatu eta gero. Eta baita jaki fisikoak ere; pintxo eta edari goxoak eta bukaereko paella ez baitziren falta izan. 

Hau guztia 17 urtez, gainera; ez da kopuru makala, gero!

Horrelakoetan, hala ere, beti egoten da lan taldea atzetik.  Egun horietan ez ezik, aurreko hilabeteetan ere antolakuntzan jarduten duena. Esker mila, beraz, horiei guztiei, ikastolako komunitateko kideon partetik. 

Hemen dauzkazue egunotako irudiak.

Bide batez artikulua ber erabiliko dugu urtea agurtzeko. Ondo bukatu dezazuela 2022a, eta hurrengo urteak gauza on asko ekar diezazkigula!! 

Iruzkinak