Naturan Hezten proiektua martxan


 Azken hilabete honetan hainbat ekintza jarri dira martxan proiektu honen inguruan:

Ekogunekoen eskutik, gurasoak izan ditugu Almenen formazioa jasotzen; euri egunetan erabiltzeko prakak ere iritsi dira Almenera eta jada erabiltzeko moduan gaude eta suaren elkarguneko lanak ere bukatu ditugu.

Ekogunekoak berriz ere etorri, eta saio berezia egin ahal izan zuten asteazken honetan Torrebasoko landareak ezagutzeko (aurreko artikulu baten ere ikusi ahal izan duzuen honen berri.
Antton Zabaleta ere pasatu da Torrebasotik zuhaitzen egoera aztertzeko. Eta, bukatzeko, gaur bertan egin da Azaro Hezitzailean kokatzen den Familia Basoan saio formatiboa. Hemen duzue Goienakoek saioari buruz jaso dutena eta hemen daude ekintza guzti horien inguruan guk jaso ditugun irudiak.

Iksuten duzue, gaia pil-pilean eta bizi-bizirik dugula Almenen. Denetan onena, ordea, Iruteneko haurrek, Jose Arana, Basabeazpi eta Almeneko haurrek basoan egingo dituzten saioen aberastasunarekin gozatzen ikustea da. 

Milesker, beraz, hau posible egin duten lankide, ikasle eta lagun guztiei. Batzuk ekarpen txikiak egin ahal izan ditugu, baina bada Torrebasoren inguruko proiektuan lan asko eta asko egin duenik; egun eta aste asko lanean eman duenik. Horiek guztiek, besarkada estua jaso ezazue ikastolako komunitatearen partetik.  Bihotz-bihotzez.

Iruzkinak