(Hezkuntza legea) Berriako artikulua: Publikoa, Euskalduna eta propioa bai, baina ez horrela

EAE-ko Hezkuntza sailak Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa argitaratu zuen irailean. Gure ikastolan beharrezkoa ikusi da komunitatearekin gaia lantzea, ikastola eta kooperatiba izaeratik lege honen aurrean egingo dugun irakurketa eta posizioa partekatu eta zabaltzeko. 

Zuzendaritzak gidatuta, Errektore Kontseiluarekin elkarlanean, komunitatearekin lanketa aurrera eramateko batzordea osatu da; profesionalez, bazkide onuradunez eta kolaboratzaileez eratutakoa.

Hemendik aurrera gai honekin lotutako euskarriak partekatuko ditugu Ikastolako bizitzan, komunitatearen interesekoak izango direlakoan. Hurrengo estekan “Publikoa, euskalduna eta propioa bai, baina ez horrela” izenburupean Jon Muñozek Berrian argitaratu den artikulua duzue irakurgai.

Iruzkinak