Herritik Ametza berotzen



Egun haundiak bizitzen ari gara ikastolan egunotan. Gure izaeraren muinarekin bat egiten duten gai horietako bat dugu esku artean: Hiriburuko (Lapurdi) Ametza Ikastolakoekin bat egiteko ekintza antolatu baitugu!! 

Izan ere, aurtengo neguan, bagenekien hainbat etxetan egongo zirela berogailuak pizteko arazoak, energia krisiaren harira prezioak ikaragarri garestitu direlako. Bada, hemen daukagu ondorioetako bat: Ametza Ikastolakoek  eten egin behar izan baitute berogailu sistema, ordaintzeko ezintasunagatik.

Arizmendin, horrelakoetan berehala jartzen gara martxan. Leheneago ere egin izan dugu Lodosako Ikastolakoei edo Ziburuko Ikastolekin bat egiteko ekintzak, hauei behar larri bat suertatu izan zaienean. Ikastolen Elkartean ere ezaguna da Elkartasun Kutxa daukagula behar gehien duten ikastolei laguntzeko.

 Oraingoan, Hiriburuko ikastola da egoera larrian dagoena, eta gure ikastolatik ekarpena egin nahi izan dugu: Gure hiru herrietan gaztaina erreak eta elkartasun hostoak saltzen ibili gara dirua biltzeko.

Arratsalde ederrak izan dira; irribarrez, elkarlanez eta goxotasunez betetakoak. 

Hemen irudiak.

Hemen gaiaren inguruan Goienan gaiaren inguruan landu zen elkarrizketa goxoa.

Hemen ekarpena egin ahal izateko kontu-korrontea: FR76 1690 6100 1251 0059 2024 216


Iruzkinak