GURA: Almeneko antzerkilaritzakoen Gaba Baltzeko antzerki beldurgarria.


Gaba Baltza etorri eta joan ere egin zaigu aurten ere. Gure ikasleak irrikaz egoten dira egun hau noiz iritsiko!

Aurtengoan, gainera, oparia jaso genuen, azaroak 1eko egunaren inguruan: Almeneko antzerkilaritzako taldekoek bideo bikaina grabatu baitzuten, egun misteriotsu honetan girotuta. Istorioa interesgarria, antzezleak bikain... eta tartean sustoren bat edo beste ere ikusi ahal izango duzue. Hemen duzue eskura, ikus dezazuen.

Zorion bero-beroa, antzerki taldeko kideei. Zuek bai artistak!

Iruzkinak