IZEN: Bazarako ikasleak Euskaraldirako lanean

 


Iazko iasturtearen bukaeran Almeneko Bazarako ikasle talde bat Eskoriatzan jartzeko panel erraldoia margotzen ibili zen, Euskaraldiaren etorreraren lehenengo oihartzuna izan zedin.

Harrezkero, panela eskegita egon da kalean. 

Oraingoan, berriz ere panela Almenera ekarri eta beste ekarpen bat marrazten ibili dira: Ahobizi eta Belarripresten irudiak gehitu dizkiote. Lana bukatu eta berriz ere herrira eraman dute bertan herritarren bistara jartzeko. Lan bikaina, benetan, Batxi 1 eta 2ko Bazarako batzordeko kideek egin dutena. Milesker!!

Hemen, bai iazko lanen eta oraingoen argazkiak. 

Iruzkinak