Iruteneko guneetan (Basabeazpi, Jose Arana eta Almen) Aretxabaletako Yaakar elkartearen ekimenarekin bat egin dugu eta diru-bilketa kanpaina jarri dugu martxan gure guneetan. Yaakar-ekoek Senegalen jarduten dute eta proiektu bat dute martxan material humanitarioz eta ospitaleko materialez betetako kontainerra bertara helarazteko.
Ekarpenak egin daitezke segidan zehaztuko dugun bizum bidez edo kontu-korrontea erabilita, baina gure guneetan ere jarri ditugu kutxak dirua bertan jasotzeko.
Goiko irudian daukazue guneetako bakoitzean non kokatu dugun ekarpena egiteko kutxa.
Animatu, eta parte hartu!

.jpeg)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina