IRUTENekoak Nafarroa Oinez-en egon ginen!!

 

Tafallan izan da; Garcés de los Fayos ikastolak antolatu du oraingoan Nafarroa Oinez, eta "Erdian Erein" izan da auekeratu duten lema. Ereinez bakarrik jasoko baita uzta!

Ikastola izaerak bere sakoneko arrazoia biluztasun osoz erakusten du lurralde haietan: Euskararen biziraupenerako leku bakarra bilakatzen baita han Ikastola. 

Eta nolako grina eta indarra nabaritzen zaien Tafallarrei! 

Irutenetik talde ederra osatu genuen bertara joateko. Lanera joan ginen. Goizean gure txandak egin eta arratsaldea festako giroan murgilduta eman genuen. Gustura, nekatuta baina irribartsu bueltatu ginen etxera ilunkara aldean. Arizmendi Ikastolako beste lankide eta familia batzuk ere ikusi ahal izan genituen bertan.

 Datorren urtean, Etxarri Aranazen izango da. Handik ere kronika bidaltzeko moduan egon gaitezela!!

Hemen egunean zehar jasotako irudiak. 


Iruzkinak