ERDU: Ezkurtxoren eguna 2022




Ezkurtxo egunarekin eman zioten ongi etorria udazkenari Iruteneko gaztetxoenek. Pasa den zapatuan ospatu zen festa, urtero legez, urriko hirugarren astean.

Eskoriatzako elizateak ezagutzeko abiatu zen ekimena da Ezkurtxo eguna eta Jose Aranako guneko lagunentzako egun haundia izaten da; aurten Gellao auzoan izan da, eta bertako elizatea ezagutzeaz gain, haurrentzat zuzendutako jolas ugariak eta ipuin kontaketak izan dira nagusi.

Primeran pasatu zutela kontatu digute! 

Hemen irudiak.

Iruzkinak