IZEN Batxi2koen ikasbidaia...aspaldiko partez


 

Bi urtez geldi egon eta gero, aurten bai antolatu ahal izan dute batxi 2koeo ohituraz egin izan den ikasbidaia. Datorren astelehenean abiatuko dira Portugal ezagutzera. Ana Alvarez eta Xabier Aranzabal irakasleak izango dituzte bidelagun. 

Aste honetan ikasle ordezkariek guraso-bileran aurkeztu dute bidaiko egitaraua. Ederto ibiltzeko aukera aparta daukate! Lekuak eta jendeak ezagutu, elkarrekin astea egin, eta urte guztirako oroitzapen politak biltzeko parada daukate. Horretarako taldeko kide bakoitzak jarri beharko du bere aletxoa. Ea horrela den eta bueltan irudi ederrak eskaintzen dizkiguten.

Bidaia on-ona izan dezazuela!

Iruzkinak